Boxeolariak prest, gaur iluntzeko 6 borroketan lehiatzeko

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 1a, 02:00

Paco Bueno gimnasioak antolatutako boxeo belada gaur egingo da, Astigarragako kiroldegian. Arratsaldeko 19:00etan hasita, sei bikote ariko dira borrokan, ringera igota.

Sarrerak bertan erosi ahal izango dira. Orokorrak 17 euro balio ditu, eta aulkietakoak, 20 euro. Haurrek, hala ere, 5 eu­rotan izango dute sarrera, 10 urtetik behera badituzte.


Prieto astigartarra, tartean

Denera sei borroka ikusi ahal izango dira gaurkoan, eta ho­rietako batean ariko da 59 ki­lo­ko Oier Prieto astigartarra. Goi­ko bilbotarra izango du aurkari.

Beste lehietako batean, Pa­co Bueno gimnasioko Saba ariko da Iñaki Arrue ordiziarraren kontra, 84 kilotan. Era berean, David Ares beterano irundarra, 69 kilotakoa, Alex Igle­sias bilbotarraren kontra ariko da. Are­sen azkenetako bo­rroka izango da, erretiratzekotan baitago. 


Temezek debuta, Camilok itzulera, eta Carcedok Gipuzkoako txapelketa

Gaurkoan estreinatuko dena, berriz, Gracie Barrako Ion Temez izango da, 69 kilotakoa. Ordiziako Beñat May izango du aurkari.

Bestalde, Gracie Barrako Pablo Carcedo Tarso, 64 kilotakoa, Maddi zumaiarraren aurka ariko da, Gipuzkoako Txapelketan, welter arinen mailan.

Azken lehian, Rafa Cami­loren itzulera ikusi ahal izan­go da. Paco Buenoko 69 ki­lotako beteranoak Bilboko Ion Quintanilla izango du aurkari, bost urteren ondoren jokatuko duen bueltako aurreneko borrokan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!