Santa Barbara elkarteak antolatuta, Txakolin Eguna izango dute gaur elkartean bertan. Eguerdiko 12:30etan hasita, herritarrei irekita izango da. Jakinarazi dutenez, txakolina dastatu ahal izateko edalontzia 5 euroren truke banatuko da, eta horrekin batera pintxoak izango dira.