Konturatzerako udaran sartuta egongo gara, eta horrekin batera, tenperatura altuak datorzkigu. Eta bero haundiko garai horretan, kontu haundiz ibili beharko dugu gure txakurrekin, izan ere, berora ez dira hotzera bezain ondo egokitzen.
Bero haundia egiten duen ordu horietan ariketa sakonik ez egitea komeni da, eta jakina, sekula ez utzi txakurra kotxearen barruan eguzkitan, ezta minutu gutxiko kontua bada ere, tenperatura oso altuetara iritsi daiteke kotxe barrualdea eta.
Arnasestuka ari bada txakurra, etenik gabe, eta koordinazio falta nabari bazaio, edo mozkortuta egongo balitz bezala badabil, argi ibili, bero kolpe edo hipertermia baten ondorioa izan daiteke eta.
Horrelako seinale baten aurrean, txakurra itzalean jarri, eta tenperatura jaisten saiatuko gara iztar arteko edota sabelaldeko zonaldea bustiz. Zonalde hauetan ile gutxiago dutenez errazago freskatzen dira.
Ez derrigortu ura edatera, bere kabuz edango du osatzen hasten denean. Eta zalantzarik gabe, albaitariari hots egin eta berak baloratu dezala beste neurriren bat hartu behar bada.
Gogoratu Canexionen ere badugula albaitari zerbitzua, baita zure txakurrari beroa pasatzen lagunduko dioten hainbat jostailu ere.
CANEXION - Maskotentzako kalitatezko denda
Akarregi poligonoa, 10. Hernani
943 04 87 83