Gracias a dios pelikula ikusi ahal izango da asteburu honetan zehar, Biteri kultur etxeko areto nagusian. Ohiko ordutegietan izango da, baina gaurkoan aldaketa bat izango da. Saio bakarra egingo dute, 22:30etan; kontzertua dagoela-eta. Bihar, aldiz, arratsaldeko 19:30etan izango da saioa, eta astelehenean, ikuslearen egunean, arratsaldeko 16:30etan. Haurren zinearen ordutegian, aldiz, ez da pelikula saiorik izango asteburu honetan.