Ikasturte honetako ikastaroak azken txanpan daude, eta kiroldegian hasi dira udara prestatzen. Aurten, uztaila eta abuztuan eskainiko dituzte ikastaroak; uztailean, uretakoak, fitnessekoak eta aire librekoak izango dira, eta abuztuan, aldiz, uretakoak besterik ez.
Uretako ikastaroak, gaztetxo eta helduentzat
Uretako ikastaroak izango dira, hain zuzen, udara osoan zehar egiteko aukera izango direnak. Ikastaroak izango dira hasten ari diren helduentzat, 3 eta 13 urte bitartekoentzat, baita haurdunentzat ere. Uztailean, gainera, haurtxoek ere izango dute aukera ikastaroa jasotzeko; ez ordea, abuztuan.
Ordutegiak eta egunak aukeran izango dira, bi aukera inguru, taldeko. Gaztetxoen taldeak osatzen ez badira, taldeak elkartzeko aukera ere izango da, kasu batzuetan.
Fitness aretoetako saioak, goiz eta arratsaldez
Ikasturtean zeharreko fitness ikastaroekin jarraitu nahi duenak ere, izango du aukera, uztailean zehar. Bost aukera izango dira, horretarako:?pilatesa, karatea, barruko bizikleta, multifitnessa eta zumba. Goiz eta arratsaldean saio bana eskainiko dute; taldea sortzearen menpe egongo dira.
Aire libreko ikastaroak izango dira, aurtengo nobedadeak.
Ikastaroak aire librean, nobedadea
Pare bat nobedade ere izango dira, aurten. Aurrenekoz, aire libreko ikastaroak eskainiko ditu kiroldegiak; Ave Maria Parkean eta Jolas igerilekuetan burutuko dira, hain zuzen.
Bi ikastaro izango dira: Martxan jarri!, 55 urtetik gorakoentzat; eta Zirkuitoak aire librean, 12-15 eta 16-20 urte bitartekoentzat.
Izenematea irekita, uztaila eta abuzturako
Izena eman nahi duenak, dagoeneko aukera dauka, bai uztaileko baita abuztuko ikastaroetarako. Uztailerako, ekainaren 17ra arte eman ahal izango da izena; eta abuzturako, aldiz, uztailaren 22ra arte. Udal kiroldegiko bulegoan egin beharko da, hori.
UZTAILEKO IKASTAROAK IKASTAROAK URETAN
- Hastapena helduak.
- 3 urtekoak
- 4 urtekoak
- 5 urtekoak
- 6 urtekoak
- 7-8 urtekoak
- 9-13 urtekoak
- Haurdunak
- Haurtxoak
(Ikastaroa emateko behar beste haur ez badago, ondorengo taldeak elkartu
egingo lirateke: 3-4 urte; 6-7 urte; 9-13 urte)
IKASTAROAK FITNESS - ARETOETAN
- Pilatesa
- Karatea
- Barruko bizikleta
- Multifitnessa
- Zumba
IKASTAROAK AIRE LIBREAN (Ave Maria Parkean eta Jolas Igerilekuetan)
- 55tik Gorakoak. Martxan jarri!
- Zirkuitoak aire librean. 12-15 urte eta 16-20 urte.
ABUZTUKO IKASTAROAK - IKASTAROAK URETAN
- Hastapena helduak.
- 3 urtekoak
- 4 urtekoak
- 5-6 urtekoak
- 7-13 urtekoak
- Haurdunak
(Ikastaroa emateko behar beste haur ez badago, ondorengo taldeak elkartu
egingo lirateke: 3-4 urte; 5-13 urte).
IZENEMATEAK:
- Uztaileko ikastaroak: ekainaren 3tik ekainaren 17ra bitarte. Zozketaren zerrendak: ekainaren 18an, eguerdiko 14:00etan.
- Abuztuko ikastaroak: ekainaren 3tik uztailaren 22ra. Zozketaren zerrendak: uztailaren 23an, eguerdiko 14:00etan.