Mikel Camposek urrezko bi domina, Euskadiko Jokoetan

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 1a, 02:00

Bi zita garrantzitsu izan zituzten aurreko asteburuan, atleta hernaniarrek. Batetik, larunba­tean, Euskadiko Jokoak izan ziren Getxoko Faduran, infantil mailako atletentzat. Eta bertan aritu ziren hiru hernaniar, Gipuzkoako selekzioak deituta. Mikel Camposek, urrezko bi do­mina lortu zituen, 80 me­tro­­ko proban, eta 4x80 metroko errelebo proban. Amaiur Velezek, berriz, zilarrezko domina lortu zuen, 220 metro hesidunetan. Eta azkenik, bosgarren postu­an sailkatu zen Intza Campos, pisu jaurtiketan.


Bi domina, Gipuzkoako Txapelketa absolutuan

Eta larunbatean zein igandean, Anoetako miniestadio­an jokatu zen Gi­puzkoako Txapel­keta absolutua. Emaitza onenak, lortu zituzten Ainhoa To­ledok, mailu jaurtiketan zilarrezko domina kolkoratuta; eta Jon An­der Estebanek, luzera salto hirukoitzean brontzezko domi­na lortuta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!