Hamar egun barru, ekainaren 11n, Goizuetan izanen da albaitaria, txakurrei txertoa jartzeko. Arratsaldeko 18:15etatik aurrera egonen da Landan. Txertoa jartzea 25 euro izanen dira, txertoa eta identifikazioa egitea 40 euro, eta jabea aldatzea 10 euro. Gogorarazi dute, lau hilabetetik aurrera identifikatu eta txertatu behar direla txakurrak. Jabeek, aurkeztu beharko dute beraien NANa eta txakurraren kartilla.