Artikutzako balio naturalaz, Elosegi

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 1a, 02:00

Artikutza gai hartuta, hitzaldia eskainiko du Arturo Elose­gi zientzialari tolosarrak, da­torren larunbatean, Goizue­tan. Goizeko 11:00etan izanen da, udaletxeko ganbaran; eta Arti­kutzako balio naturalari bu­ruz ariko da Elosegi.

Izan ere, ibaien ekologian aditua da tolosarra, eta une honetan, Artikutzako urtegia ikertzen ari da. Bertako aurkikuntzen inguruan hitz eginen die, bertaratzen direnei.

Euskal Herriko Unibertsi­ta­­tean, irakasle katedraduna da Elosegi, Landareen Biologia eta Ekologia sailean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!