Dagoeneko bukatu dute denboraldia, Hernaniko eskubaloi talde gehienek. Baina oraindik ere, jokoan ondo pasatzeko gogoz dabiltza. Eta horregatik, torneo berezia antolatu dute bihar, herrian bertan, Hernani Eskubaloi Taldeko txikienentzat: Eskubaloi Eskolako Torneoa jokatuko dute kiroldegian, goizeko 10:15etan hasita.
Benjamin eta alebin mailakoak dira, parte hartuko duten taldeak. Benjaminek, bigarren pistan jokatuko dute, eta hiru talde izango dira: Hernani, Saieko eta Bidasoa. 10 minutuko bi zati jokatuko dituzte, eta hiru partidu izango dira guztira.
Alebinak, berriz, aurreneko pistan ariko dira, eta 10 minutuko bi zati jokatuko dituzte haiek ere. Lau taldek hartuko dute parte: Hernani, Bidasoa, Saieko eta San Juan. Guztira, sei partidu izango dira.
Hamaiketakoa, ondoren
Partidu guztiak bukatu ondoren, lagunarteko hamaiketakoa ere egingo dute, partehartzaile guztiek. Benjaminek aurrena, eta alebinek ondoren.