Erakusketa

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 1a, 02:00

Maiatzaren 14tik daude ikusgai, Aranoko Kontseju tabernan, Amagoia Olazabal artista hondarribiarraren lanak. Zehazki, 20 zeramika lan biltzen dituen kolekzio berezia da: pitxarrak, posabasoak, giltzentzako euskarriak edota kutxak, «ipuinetako paisaiak islatuz»; guztiak daude salgai. Beste bi astez egonen dira ikusgai, ekainaren 14ra arte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!