Aurreko urteetan txakolindegietara irteerak egin ondoren, Umore Ona elkartean bertan antolatu zuten txakolin dastaketa, iaz aurrenekoz. Eta formula gustatu zitzaienez, berdin eginen dute aurten ere.
Bihar izanen da, bigarren txakolin dastaketa, elkartean bertan. Eguerdiko 12:00etan hasiko dute txakolin ezberdinen dastaketa: sei izanen dituzte aurten. Eta hamaiketakoa ere, ez dute faltako.
Txakolin dastaketan parte hartu nahi zutenek, hori bai, aurrez eman behar zuten izena, ostegunera arte.