Eskolen Arteko Topaketa ospatu zuten aurreko larunbatean, Goizuetan, bost herritako haur, guraso eta irakasleek: Arano, Goizueta, Areso, Ezkurra eta Leitzakoek. Eta guztira, 150 lagun baino gehiago elkartu ziren, egun osoko festan. Jokoak, tailerrak eta musika izan zituzten egun osoan, eta elkarrekin bazkaldu zuten denek, Xalto eskolako frontoian. Egunean zehar Felix Loiartek ateratako argazkien albuma hemen.