Eskola txikiak aldarrikatzeko, festa bihar zortzi Aginagan

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 1a, 02:00

Urtero ospatzen dute Gipuz­koako Eskola Txikien Festa, 26 herri edo auzo txikietako batean; eta aurtengoan, Aginagan jarri dute zita, datorren igandean, ekainaren 9an. 32garren edizioa izango du festak, eta bertaratzera gonbidatu dituzte, «eskola txikien aldarrikapenarekin bat egin nahi duten guztiak». Egun osoko egitaraua prestatu dute.

Antolatzaileek nabarmendu dute, «herri txikientzat garran­tzitsuak eta estrategikoak» di­rela eskola txikiak, bizia ema­ten dielako. Horregatik, elkartu­ko dira «Eskola Txikien Ko­mu­nitatea osatzen dugun he­rri­tar zein auzokideak, festa gi­roan, eskola herrian edo auzoan izateak duen garrantzia aldarrikatzeko». Gipuzkoako Eskola Txi­kien Ko­mu­nitate horren par­te da, hain justu, Ereño­tzu­ko Txirrita Eskola ere.

Leire Salaberria Aginagako Eskolako zuzendariak, azaldu du eskola txikiak direla «gertu­koak, atseginak, erosoak, herri eta auzoekin lotuta daudenak... Guztion eskolak eta denontzat irekita daudenak». Eta nabarmendu du, haurrak izango di­rela, ekainaren 9an, «festa egu­neko protagonistak». 

GIPUZKOAKO ESKOLA TXIKIEN FESTA

EKAINAK 9, igandea

10:00, Txistulariak.

10:30, Harrera ekitaldia.

11:15, Jokuak, gune guztietan.

13:00, Yolanda Arrieta ipuin kontalaria. 2-5 urte bitartekoentzat, Ludotekan. 

14:00, Bazkaria.

15:00, Mustaren Perkusio Tailerra.

15:00, Puzgarriak.

15:30, Lopene eta bere animaliak.

16:30, Sardiña Freskue antzerkia.

18:00, Apar festa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!