Udal tasak ordaintzeko laguntzak, herritarrei

Kronika - Erredakzioa 2019ko ekainaren 1a

Diru-laguntza deialdia argitaratu du Udalak maiatzeko GAOn, herritarrei udal tasak eta prezio publikoak ordaintzen laguntzeko. Hau da, eskaera egitean zehaztu behar da zer ordaintzen laguntzeko egiten den diru-laguntza eskaera: etxeko zabor bilketa tasarako, etxerako ur-hornidura tasarako, udal kiroldegiko kuotarako edota musika eskolako kuotarako. Eskaerak udaletxean egin daitezke, 2019ko abenduaren 30era bitartean. Gizarte-zerbitzuetako diru-laguntzen programako deialdia da hau. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!