Gizarte-zerbitzuekin lotutako jardueretarako, diru-laguntzak

Kronika - Erredakzioa 2019ko ekainaren 1a

Maiatzeko GAOn argitaratutakoaren arabera, Udalak diru-laguntzak emango ditu, gizarte-zerbitzuen arloan jarduerak bultzatzeko.?Astigarragako erakunde publiko zein pribatuek eskatu ditzakete laguntza hauek, ekainaren 24ra arte, udaletxean. Astigarragakoak ez direnek ere eskatu ditzakete, garatu nahi den jarduera Astigarragan egiten bada edo onuradunak bertako bizilagunak badira. Denera, 16.000 euroko poltsa bideratuko da laguntza hauetara. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!