Udalak GAOn argitaratu du, maiatzean, garatze-bidean dauden herrialdeei laguntzea helburu duten elkarteei diru-laguntzak ematea arautzen duen deialdia. Eskaerak ekainaren 24ra arte egin ditzakete EAEn egoitza daukaten pertsona edo gobernuz kanpoko erakunde guztiek, nahiz eta lehentasuna emango zaien Gipuzkoan, eta bereziki,?Astigarragan kokatzen direnei. Laguntzaren helburua izango da herrialde pobreetan, bertako biztanleen gizarte eta ekonomia egoera garatu eta hobetzera bideratutako jarduera edo programak bultzatzea. Eskaerak udaletxean aurkeztu behar dira.