Jakoba Errekondorekin, zalantzak argitzeko zita

Kronika - Erredakzioa 2019ko ekainaren 1a

Landare, zuhaitz zein zu­haixken inguruko edozein zalantza edota galdera argi­tzeko prest izango da asteartean, ekainaren 4an, Jakoba Errekondo. Agronomo eta paisajista da, eta 18:30etatik aurrera herri baratzetan, hilerri ondoan egongo da.

Horrez gain, Landareak Lantzen 2019 agenda ere aurkeztuko du bertan.

Astigarragako Udalak an­tolatu du ekitaldia.


Landaketen inguruko zalantza guztiak argitzeko prest

Zalantza askori erantzuna Landareak Lantzen 2019 agen­dan aurkitu ahal izango da. Bertan argitzen da bara­tzean, fruitu arboletan, lorategietan edota basoan noiz eta zein lan egin behar diren, sasoi bakoitzari, hilabete bakoitzari eta ilargialdiari lotuta.

Horrez gain, Errekondok dio «gure lanak ikasteko bi­de» izateko, «onena egin­dako lan guzti-guztiak ahal den eta zorrotzen jaso­tzea» dela. Horrela, aurkeztuko du­en agenda hau propio prestatuta dago, egiten diren ekin­tza guztiak bertan idazteko.

Hortik aurrerako edozein zalantza argitzeko prest ere izango da usurbildarra, eta beraz, gerturatzeko dei egin die Udalak herritarrei. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!