Santio jaietako programak izango duen azala aukeratzeko, bozkaketa epea ireki du Udalak. Gustukoenaren aldeko botoa eman ahal izango dute herritarrek, astelehenetik ostiralera bitartean, goizeko 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 20:00etarako tartean, kultur etxean.