Estilo eta toki desberdinetako musika eta musikariak bilduko dituen jaialdia izango da Muttuai Fest. Herriko hainbat eragilek antolatu dute, elkarlanean, eta Astigarragako txokoak musikaz beteko ditu, ekainaren 13tik 16ra.
Denera, 20 kontzertu egingo dira, lau egunetan, hiru gunetan: KIA espazioan (kultur etxean), Petritegi espazioan (Murgia Jauregian) eta Intermezzo espazioan (Apeztegia plazan). Horrez gain, kaleetan zehar ere joko dute hainbat taldek. Norberto Almandoz musika eskolakoak izango dira batzuk, eta musikari ezagunagoak ere izango dira tartean: Petti, Apalatxe, Maider Zabalegi, La Jodedera...
Jaialdia laguntzeko errifak salgai daude, dendetan.