Musika Eguneko festa giroa, ekaineko entzunaldiei hasiera emateko

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 1a, 02:00

Ikasturte amaiera gertura­tzen ari den honetan, hainbat hi­tzordu jarri dituzte Norberto Almandoz Musika Eskolako ikas­leek, orain arte ikasitakoa herritarren aurrean erakusteko.

Hasteko, Musika Eguna an­tolatu dute ekainaren 7 eta 8rako; hainbat emanaldi egingo dituzte kalean.

Gero, beste lau hitzordu ja­rri dituzte, entzunaldiak egiteko, musika eskolan.


Musika kalean, Musika Egunean eta Auka Jokoarekin

Bi egunetan luzatuko da Mu­sika Eguna. Ekainaren 7an, kalejiran abiatuko dira ikasleak, 17:30etatik aurrera, eta ondoren, 18:30ak aldera hasita, Jo­seba Barandiaran plazan joko dute hainbat taldek, ilundu arte.

Era berean, ekainaren 8an, goizez jarriko dute giroa, musikari gazteek. Biolin taldeak eta 0-3 urtekoen eta 1, 2 eta 3 urtekoen tailerretako ikasleek mu­sika eskolan egingo dituzte en­tzu­naldiak, 10:30etan hasita. Eta ondoren, 12:00etatik 14:00ak ingurura arte, Joseba Baran­dia­ran izango dute berriro plaza.

Bestalde, ekainaren 10ean ere kalera aterako dute musika, baina kasu honetan, Auka Jokoarekin lotuta. Hizkuntza Musikala egiten duten ikasleek hartuko dute parte, 17:00etatik 19:00etara, Foru Plazan.


Hiru entzunaldi, soinu-tresna desberdinetako ikasleek

Hortik aurrera, entzunaldiak emango dituzte musika eskolan, ikasleek: ekainaren 17an zeharkako txirula, biolina, tronpeta eta bonbardino ikasleek, 19:00etan; 19an, kitarra elektrikoa, baxua eta Jam Sesioneko ikasleek, 19:30etan; eta hilaren 20an, saxo, klarinete eta piano ikasleek, 19:00etan. 


Ekaineko egitaraua

Musika Eguna, 7 eta 8an 

7, Kalejira, 17:30etan, eta kont­zertuak Joseba Barandiaran plazan, 18:30etatik gauera arte.

8, Entzunaldiak Musika Eskolako aretoan 10:30etan hasita, eta kontzertuak Joseba Barandiaran plazan 12:00etan.

10, Auka Jokoa Foru Plazan, 17:00etatik 19:00etara. Hizkuntza Musikaleko edukiak lantzeko jolasa, Hizkuntza Musikala egiten duten haurrentzat. 

17, Zeharkako txirula, biolina, tronpeta eta bonbardino entzunaldia 19:00etan Musika Eskolan.

19, Kitarra elektrikoa, baxua eta Jam Sesion entzunaldia, 19:30etan Musika Eskolan.

20, Saxo, klarinete eta piano entzunaldia, 19:00etan Musika Eskolan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!