Energia aurrezteko aholkuak, etxebizitzan aldaketak eginda

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 1a, 02:00

Ekainaren 6an tailerra eman­go da doan, 18:30etan uda­le­txe­ko pleno aretoan, etxebizitzetan energia aurrezteko aholkuak emateko.  Aldundiko In­gu­rumen eta Obra Hidrau­li­ko­etako Departamentuarekin elkarlanean antolatu du tailerra Udalak, Gipuzkoa Argitu programaren barruan.


Energiaren kontsumoa gutxitu eta osasunean irabazi

Etxebizitzetan hainbat aldaketa eta obra eginda, energiaren kontsumoan aurreztu daitekeela ikasteko aukera emango da tailerrean. Era be­rean, horrek osasunean eragin positiboa duela ikusaraziko da.

Hain zuzen, etxebizitzak bir­gaitzeko energia-eraginkortasunarekin zerikusia du­ten irizpideak kontuan har­tzeko aholkatuko da. Hau da, etxeetan isolamenduak, hermetikotasunak, aireztapena edota bestelako instalakun­tzen eraginkortasuna hobetuta, energiaren kontsumoa, eta beraz, dirua aurreztu daitekeela erakutsiko da. Ho­rre­kin, hezetasunak hobeto kon­­trolatzen dira, adibidez, eta beraz, hainbat gaixotasun saihestu daitezke. 


Doaneko tailerrean parte hartzeko, izena eman beharra

Tailerra doan izango bada ere, aurretik izena eman behar da. Ekainaren 4a izango da horretarako azken eguna. Telefonoz, 943 33 52 41 zenbakian egin daiteke, edo emailez, it.ingurugiro@astigarraga.eus helbidean. 

Informazio gehiagorako, berriz, www.gi­puzkoaingu­ru­me­na.eus/eu/argitu webgunea begiratu daiteke.


Hurrengoa, udazkenean

Ekaineko tailer hau ez da izango bakarra, Gipuzkoa Ar­gi­tu programaren barruan an­tolatuko dena. Udazken al­dean, beste bat egingo da, etxean energia berriztagarriak nola erabili edota instalatu erakusteko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!