Igerilekua eta hainbat ikastaro eskura izango dira, udaran zehar

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 1a, 02:00

Udako hilabeteetarako es­kain­­tza zabala prestatu da he­rrian, eta ekintza batzuetan ize­na eman daiteke oraindik.

Bestalde, igerilekua ere laster irekiko da: ekainaren 12tik irailaren 15era egongo da irekita, astelehenetik igandera, 10:00etatik 20:00ak bitartean.


Haurrentzako, Jolas Txiki, Multikirola eta Gaztelekua

Izena emateko epea itxita dago haurrei zuzendutako ekintza gehienetan. Baina oraindik ba­da aukera, batzuetan.

Jolas Txiki 3 eta 5 urte artekoei zuzendutako bost txandatan banatu da, ekainetik abuztura, eta ekainaren 7ra arte eman daiteke izena. Berdin, 6 eta 12 urte artekoei bideratuta antolatutako Multikiroletan. Ki­rol­degian eman behar da izena.

Bestalde, Gaztelekuan irteera bereziak egingo dira uztailean, eta ekainaren 14a baino lehen eman behar da izena.


Zunba, pilates, jump fit eta abar, denentzat

Kiroldegian ere, makina bat ikastaro izango dira haur, gazte nahiz helduei zu­zen­duta, udako hilabeteetan. Hauetan izena emateko epea bukatu bada ere, tokia geratu bada, aukera izango da parte hartzeko. In­for­mazioa: astigarraga.eus

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!