Astigartar berriei ongietorria, musika eta San Joan usaina, ekainerako

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 1a, 02:00

Herri Eskolak gaurko antolatu duen ikasturte amaierako festak emango dio hasiera, ekaineko kultur agendari. Aste­bu­ru­an protagonista izango da, horrela.

Baina agenda beteta egongo da, datozen egunetan ere; landareen landaketen inguruko zalantzak argitzeko aukera izango da Jakoba Erre­kon­do­re­kin asteartean, astigartar be­rri­ei ongietorria egingo zaie os­tegunean, egun berean energia aurrezten ikasteko tailerra emango da... Tartean, era berean, hilabeteroko ohiko ekitaldiak ere izango dira: Asti­gu­nea, edota ipuin kontaketa eta literatur solasaldiak.

Musikak, tarte berezia

Hileko ekitaldi berezien artean, musikarekin lotutakoak dau­de. Batetik, Norberto Almandoz mu­sika eskolak Musika Eguna eta entzunaldiak antolatu ditu.

Horrez gain, Muttuai Fest jaialdi haundia egingo da ekainaren 13tik 16ra.

Bestalde, Kirol Eguna eta San Joan bezpera eguna ere be­re­ziak izango dira. 


EKAINEKO AGENDA

1, Herri Eskolako ikasturte amaierako festa, 09:45etatik 19:00etara, eskolan, Foru Plazan eta frontoian.

3-7, Santio jaietako programaren azala aukeratzeko bozketa irekia kultur etxean, 09:00-13:00 eta 15:00-20:00.

4, Landaketa lanen inguruko zalantzak argitzeko saioa eta Landareak Lantzen 2019 agendaren aurkezpena, 18:30etan herri baratzetan, Jakoba Errekondorekin.

4, 11, 18, Astigunea (elebitan), 16:00etatik 18:00etara kultur etxean: ahaldun­tzeko zaintza-elkargunea. Ema­ku­me­ak, banaka eta taldean, beren egoeraren jabe egiteko prozesua errazteko gunea. Izenematea, Berdintasun Sailean. Haurren zain­tza zerbitzua izango da.

6, Ongi etorri Astigarragara, 17:30etan Erribera plazan. Herrira bizitzera iritsi berriei ongietorri ekitaldia egingo zaie, sei hilero bezala. Udalerriko informazioa eta herriko eragileek eta Udalak eskaintzen dituzten zerbitzu eta aukeren berri emango zaie. Astigartar guztiek har­tu dezakete parte, elkar ezagutzeko. 

6, Ipuinen haria, ipuin kontaketa saioa, 18:00etan liburutegian, Izaskun Mujikak gidatua, 3 urtetik gorako haurrentzat. 

6, Zure etxebizitzako eraginkortasun energetikoa tailerra, 18:30etan udaletxean. Energia kontsumoa gutxitu, dirua aurreztu eta bertan bizi direnak osasuntsuago bizitzen ikasteko tailerra, doan. Izena eman behar da: it.ingurugiro@astigarraga.eus.

7, Azstigazte lehiaketako sari banaketa, 18:00etan udaletxean.

7-8, Musika Eguna.

7, Kalejira 17:30etan eta ondoren kontzertuak Joseba Barandiaran plazan.

8, Biolin taldearen eta tailerretako ikasleen emanaldia, 10:30etan Norberto Almandoz musika eskolan; eta 12:00etatik aurrera, kontzertuak Joseba Barandiaran plazan.

13-16, Muttuai Fest.

13, Kultur etxeko lorategian eta Murgia jauregian:

18:00, Kazkabarra* (K.E.)

18:30, Gabiltzanian* (K.E.)

19:00, Estitxu eta Dama beltza (M.J.)

20:00, Bertso saio musikatua (K.E.)

21:00, Latitud 43 (M.J.)

14, Apeztegi plazan eta kultur etxeko lorategian:

18:00, Tolare* (A.P.)

18:30, Eira* (A.P.)

19:00, Apalatxe (K.E.)

20:00, Maider Zabalegi (A.P.)

21:00, Ttakun* (K.E.)

21:30, Deblauki* (K.E.)

22:00, CDMontre* (K.E.)

22:30, Buffalo (A.P.)

15, Kultur etxeko lorategian eta Apeztegi plazan:

18:00, DJ Aleman (K.E.)

19:30, Black Gamba (A.P.)

20:00, DJ Aleman (K.E.)

22:00, Suakai (A.P.)

16, Hainbat gunetan:

12:00, Mac Jeara?s Band kalejiran.

19:00, Petti, kultur etxeko lorategian.

20:00, Aiztondo eta La Jodedera, Murgia jauregian.

*Musika Eskolako taldeak.

10, Auka Joko erraldoia, Norberto Almandoz musika eskolako hizkuntza musikaleko haurrentzat, 17:00etan Foru plazan.

10, KZ Guneko dinamizatzailea bertan egongo da, 16:00etatik 17:45etara. Ikastaroetako informazioa eta izen-ematea: kzgunea.eus eta tutor.astigarraga@kzgunea.net. Dena doan.

17, Zeharkako txirula, biolin, tronpeta eta bonbardino entzunaldia, 19:00etan musika eskolan.

17, Literatur solasaldia 19:30etan liburutegian, Enrique Vila-Matas idazlearen Esta bruma insensata liburuaren inguruan, Jorge Carrerok gidatuta.

18, Irakurketa kluba, 19:30etan liburutegian, Rebecca West idazlearen Soldaduaren itzulera liburuaren inguruan, Joanes Jauregik gidatuta.

19, Gitarra elektriko, baxu eta jam sesion entzunaldia 19:30etan musika eskolan.

19, Xaguxarren udalekuei buruzko informazio bilera kultur etxean, 18:30etan, eta kanpaldiari buruzkoa, 19:00etan.

20, Saxo, klarinete eta piano entzunaldia 19:00etan musika eskolan.

21-22, Udako kirol eguna

21, Kirol saioak eta erakustaldiak:

17:00, kiroldegiko Zunba eta Jump Fit haur taldeak.

17:15, helduentzako Aireko Pilates saioa, gaztelaniaz.

18:00, helduentzako Jump Fit eta Strong By Zunba saioak euskeraz.

18:15, TRX saioa, gaztelaniaz.

19:00, Carbiobox eta Ziklo Indoor saiak euskeraz.

22, kirol saioa:

11:30, Hiit saioa, gaztelaniaz.

14:00, ikasturte amaierako bazkaria.

22, pintura erakusketa eta tailer irekia, 10:00etan kultur etxean; tailerra 11:00etan hasiko da.

23, San Joan bezpera:

19:00, San Joan zortzikoa kalez kale Txirriskla txistulari taldearekin.

22:30, San Joan sua eta Astigarreko dantzarien San Joan zortzikoa dantzatuko dute.

23:00, Zezensuzkoa, txistularien Txomin San Sebastian zenak Astigarragan jasotak Iriarena jo bitartean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!