Udako ordutegia martxan, Gaztelekuan

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 1a, 02:00

Astelehenean bertan, udako ordutegia jarriko da martxan Gaztelekuan. Astelehenetik os­te­gunera 17:00etatik 20:00e­ta­ra egongo da irekita, eta ostiraletan, 16:30etatik 20:30etara.

Horrez gain, ekainerako bi ekintza berezi ere prestatu dituzte. Batetik, hilaren 14an, 17:00etan, neskentzako autodefentsa feminista tailerra emango da. Bestalde, ekainaren 21ean, Gaztelekuko logo berria aurkezteko festa egingo da, 17:00etan hasita.


Uztailerako ere prestatzen

Era berean, ekainaren 24tik uztailaren 24ra ekintza berezi­ak egingo dira, eta prestatzen hasiak dira. Horien artean, hainbat irteera: Olaberriko karsetara, padel surfera, camping­era, Arcachonera... Horie­tarako izena eman behar da ekainaren 14a baino lehen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!