«Aurreneko aldia izan da errusiar bati irabazi dioguna, eta gero, beraiek izan dira txapeldunak»

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 1a, 02:00

Pasa den astean, maiatzaren 23an abiatu ziren Hernani Errugbi Elkarteko kideak San Petesburgora; Zazpiko Errug­bi­ko Europako Txapelketa jokatuko zuten 12 jokalariak eta el­karteko laguntzaileak. Astele­he­­narekin itzuli dira, laugarren postua lortuta. Iaz, seigarren izan ziren, eta, zuzendaritzaren arabera, «iaz baino irudi hobea eman» dute aurten, eta «prestakuntza hobea» nabaria izan da. Aldatu ez de­na izan da, hernaniarrek daukaten azkenera arte borro­ka­tzeko grina.

Borrokan gogor aritu den bes­te hernaniarra Igone Mar­tin Lujanbio izan da. Au­rre­ne­ko al­diz egin da emakumezkoen txapelketa, eta bertan Eus­ka­diko Selekzioarekin jokatu du.


Txapeldunari irabazi

Osteguna bidaiarako eguna izan zuten, eta ostiralean en­trenatzeko eta kontzentratzeko tartea izan zuten jokalariek. Partiduak, larunbata eta igandearekin jokatu zituzten.

Txapelketan parte hartuko zuten 12 taldeak hiru multzotan zeuden sailkatuta, eta, be­raz, aurreneko sailkapenerako le­hian, hiru partidu jokatu zi­tu­en Hernanik, multzoko tal­de­en kontra, eta baita hirurak irabazi ere: Dukla (Txekiar Erre­publika) eta Södertälje (Suedia) taldeen kontra «nahiko erraz»;  nahiz eta iaz Duklak irabazi zion Hernaniri; VV Mosku errusiarrari, berriz, «juxtu, ondo bo­rrokatu ondoren». Partidua ha­si eta berehala 7 eta 0 gal­tzen hasi ziren hernaniarrak, baina bi entsegu egin eta ga­raipena lortu zuten. «Gure taldea oso kontzentratua aritu zen. Aurreneko aldia izan da errusiar bati irabazi dioguna, eta gero, beraiek izan dira txapeldunak».

Hain zuzen, VV Mosku izan da txapelketako irabazlea. Igandearekin jokatu ziren final erdiak eta finala. Aurrena, Her­nanik beste multzoko hirugarrenaren kontra jokatu zuen: Suitzako Grasshopper taldearen kontra. «Gure nagusitasuna nabarmendu zen, 28 eta 5 irabazi baikenuen nahiko erraz, eta final erdietarako sailkatu».


Final txikiak, ihes

Final erdietarako sailkatu zi­ren, Hernanirekin batera, VV Mos­ku eta Narvskaya Zastava errusiarrak eta Lituaniako Bal­trex-Siauliai. «Sorpresa izan zen Sa­murai talde ingelesa ez sailkatu izana, zazpiko errugbian ohituta baitaude jokalari asko, eta faborito ziren. Baita Froggies frantsesa ez sailka­tzea ere».

Sailkatutako gainerakoak ere oso indartsuak ziren, or­dea. Baltrexen aurka galdu egin zuen final erdia Hernanik, 12-21. «Tentsio haundiarekin ate­ra ziren jokalariak, eta has­i­eratik oso gogor atera zen tal­­de lituaniarra. Bi entsegu egin zituzten, eta ezin izan ge­nion horri buelta eman, guk ere bi entsegu egin arren». Hori ho­rrela, finaletik kanpo geratu zen Hernani, eta hiru eta laugarren postuen arteko lehiarako prestatu zen.

Bi talde errusiarren arteko derbian, San Petesburgo bertako Narvaskaya Zastavak galdu zu­en, eta beraz, finalean, Mos­ku eta Lituaniako Baltrex aritu zi­ren aurrez aurre, eta errusiarrak izan ziren garaile. Narvas­ka­­ya Zastava Hernaniren aur­ka ari­tu zen hiru eta laugarren pos­tuak finkatzeko lehian, eta 19 eta 10 irabazi zuen, hirugarren postua eskuratuz. «Etxe­ko­ak ziren eta presio haundia egin zuten. Giro ikaragarria jarri zuten txarangekin, animatzai­le­ekin... Ilu­sioa genuen ?final txi­kia? irabazi eta  hirugarren ge­­ratzekoa, azken partidu hori ira­bazita. Baina etxekoak gailendu ziren».

«Ilusioa genuen ?final txikia? irabazi eta hirugarren geratzekoa, azken partidua irabazita»

Euskadiko Selekzioak helburua beteta

Igone Martin Lujanbio hernaniarra, berriz, Euskadiko Se­lek­zioarekin aritu zen beste hiru talderen kontra: Neva-Leader (Errusia), LSPA/Livonia (Litua­nia) eta Gerogian Ladies (Ge­or­gia). Azken hauen kontra aritu zen aurreneko partiduan, eta ira­bazi egin zuen, 12 eta 10. Baina galdu egin zuen letoniarren kontra eta errusiarren kontra. Gauzak horrela, 3 eta 4 postuetarako Georgia izan zuen berriro aurkari, eta galdu egin zuen.

«Aurreneko aldia da emakumezkoen txapelketa antolatzen dela. Euskadik aurrenekoz jokatu du, eta talde gaztea da. Entrenatzailearen helburua zen partidu bat irabaztea, eta nahiko ondo jokatu dute. Taldea egiten ari da».


«Talde errusiarren kontrako partiduetan gainera etortzen da beti, harmaila»

Hernaniko jokalariak gustura itzuli dira, Errusiatik, eta lanean segi beharko dute batzuek, asteburu honetan ere. Izan ere, Euskadiko Selekzioarekin Ams­ter­damen dira, zazpiko errugbiko torneoan, 100 talde ingururen kontra lehiatzen, Igor Ge­nua, Beñat Arizeta, Mikel Bi­de­garay, Erik Goñi eta Mikel Perez.

Errusiako esperientziak la­gun­duko die, seguru. Joka­la­rien esanetan, «aurten  gehiago en­tre­­natu» dute zazpikoan, eta «zelaian nabaritu da». Era berean, Genuaren esperientzia ere la­gungarri zaiela diote. «Au­rre­ko urtean selekzioarekin zegoen, eta aurten plus haundia izan da. Zelaian argiago dauka zer eta nola egin».

Nekea nabaritu dute, hala ere. «Ez gaude ohituta bi egun jarraian jolastera». Baita errusiarren indarra ere; eta ez bakarrik, jokalariena! «Talde errusiarren kontrako partiduetan gainera etor­tzen da beti, harmaila. Bi­ga­rren egunean gehiago eragin zigun, hala ere; aurrenekoan ira­bazi egin genien!». Jokalariak ere ez dira nolanahikoak. «Bielorrusiarrak indar­tsuak dira. Txekiarrak, altuak eta indartsuak. Gu txikiagoak gara, eta biziagoak, agian».  


Garagardo Azoka, Estatuko Txapelketa eta Errugbi Barneratzaile Txapelketa, datozen hitzorduak

Errusiatik bueltatuta, lanean ja­rraitu beharra daukate, orain­dik. Bost jokalari Amsterdamen dira, eta gainontzekoak, datorren astean, ostegunetik igandera egingo den Garagardo Azoka prestatzen. Tartean, gainera, hilaren 8an, Errugbi Bar­ne­ratzaile Txapelketa jokatuko da Hernanin. Eta Hernanitik kanpo, datozen bi asteburuetan, Estatuko Zazpiko Txapelketa ere jokatu beharko dute aurreneko taldekoek.

Denboraldiko azken indarrak bilduko dituzte, beraz. Bai­na, dagoeneko, pozik. «Sen­tsa­zi­oa izan da partidu gehien jokatu dugun urtea izan dela. Aurten azken minutura arte borrokatu dugu, eta emaitzak ere hor daude. Eta lanean segitzeko prest gaude! Gazteen falta badugu, hala ere, baina badatoz pixkanaka». 


Zazpiko Errugbiko Europako Txapelketan aritutako jokalariak

- Anartz Elosegi

- Kepa Mijangos

- Mikel Bidegaray

- Mikel Perez

- Mikel Imaz

- Erik Goñi

- David Pelaz

- Igor Genua

- Igor Etxeberria

- Oier Pardo

- Beñat Arizeta

- Mattin Collado

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!