Auzitegi Gorenak berretsi du Garayarrek parte hartu zuela autobus-enpresen akordioetan

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 1a, 02:00

Abenduan iragarri zuen Lehi­a­­ren Euskal Agintaritzak, 2016­tik aurrera egindako ikerketa ba­tek frogatzen zuela «Gipuz­ko­an, gutxienez, 1988tik ze­bilen enpresen eta elkarte pro­fe­sional baten kartelak pre­zioak ebatzi eta ibilbideak ba­natzen» zituela. Eta hala be­rretsi du, hainbat senten­tziaren bidez, Eus­kal Herriko Jus­­tizia Auzitegi Go­renak (EHJAG). Horietako bat da Autobuses Garayar S.A. en­pre­sak Lehiaren Euskal Agin­ta­ritza­ren aurka jarritako hele­gitea ebazten duena.

Autobuses Garayar S.A.k erre­­­­kurtsoa aurkeztu zuen ad­mi­­nis­­trazioarekiko auzi-pro­ze­su­en Aretoan, Lehia Agin­ta­ritzak abenduan egindako erre­soluzioaren aurrean. Horren arabera, «hamazazpi autobus-enpresa zigortu zituen arau-hauste ba­­kar eta jarrai oso larriagatik [...], eta 47.940,27 euroko zigorra jartzen zioten erabilera bere­ziko garraio erre­gularreko (pu­bliko eskolarra eta kolektibo pri­batuak) eta lineaz kanpoko zerbitzuko garraioak, modu be­rean zigortua izan den AVI­TRANSen (Asociación Em­pre­­sarial de Transportes Inte­rur­banos de Viajeros de Gipuz­koa) barruan antolatuta». 

Helegite horri erantzuna eman zion EHJAGek, 2019ko otsailaren 21eko 49/2019 sen­ten­tziarekin. 


«Partzialki» onartuta

Sententziaren arabera, «par­tzial­ki» onartu zioten errekur­tsoa Autobuses Garayar S.A.ri; izan ere, EHJAG onartzen du zi­gorraren kopuruaren «arra­zoi­tzea eskasa» dela. Hau da, arau-haustea izan zela onar­tzen du, eta beraz, dio frogatuta daudela Lehiakortasunaren Es­ku­bidearen Legearen 1. artiku­lu­aren arau-haustea «oso la­rria» izan zela. Eta berresten du, 17 autobus-enpresen artean zegoela Autobuses Gara­yar S.A. ere. Baina ez dago ados Lehi­aren Eus­kal Agintaritzak ezarri dion zigor ekonomikoa­ren kalkuluarekin.

Sententziaren arabera, en­pre­­sak adierazi zuen «arra­zoi­tzea eskasa zela»; izan ere, «azalpenek ez dute ezagutzen uzten, zergatik parte-hartze ba­xuagoarekin (%0,38), aplika­tzen zaion %1,41eko zigor-tasa». Eta EHJAGk onartzen du: «Erreso­lu­zioan ezin da ondorioztatu zein­tzuk izan diren parte-har­tze kuotak eta zigor-tasak ezar­tzeko irizpideak; horrek babes­ga­betasuna sortzen du».

Autobuses Garayar S.A. enpresaz gain, beste zortzi garraio-enpresa daude egoera berean, hau da, jarriko dieten isuna berriro kalkulatzeko zain.

Hori horrela, Euskal Herriko Justizia Auzitegi Gorenak es­ka­tu dio Lehiaren Euskal Agin­ta­ritzari zigorrak, berriro ere, kalkulatu ditzala eta egin dezala «Lehiakortasunaren Ba­be­serako Legearen 63 eta 64. ar­tikuluek ezartzen duten mo­duan». Hau da, zigorrak ezin izango du izan enpresen urteko fakturazioaren %10a baino haundiagoa. Gainera, kontuan hartu beharko du arau-haustea 1988tik 2015era bitarte luzatu zela, hau da, 26 urtez.

Hortaz, zigorrak aldatu egin­­­­go dira, eta Autobuses Ga­rayar S.A.ren kasuan, balite­ke au­rrekoa baino baxuagoa ez iza­tea, sententziak adie­raz­ten duenaren arabera: «ha­siera ba­tean Autobuses Garayar S.A. en­presaren zigorra 339.438 eurora arte iritsi ahal izango litzateke,  ezarritako 47.940 euroak baino altuagoak».


Egoera berean, beste zortzi 

Autobus-enpresen kartela osa­tzen zuten 17 enpresetatik, Au­tobuses Garayar S.A. enpresaren egoera berean daude, beste zor­tzi enpresa; hau da, partzialki onartu diete erre­kur­tsoa. Ho­riei ere, berriro kalkulatu be­har­ko die zigo­rra, Lehiaren Eus­kal Agintari­tzak. Honakoak dira: Arte­ondo au­tobusak, Irun-Hon­da­rri­bia Hiri Busa, Aizpurua Au­tobusak, Ur­pa, Avitrans, Gure Bus, Pesa eta Unitravel.

Aldiz, Alustiza Bidaiak, Ipa­rra­girre, Bengoetxea Autobu­sak, Goierrialdea eta Tolosaldea Bus autobus-enpresen isuna  konfirmatu egin du EHJAGk, eta beraz, haien errekurtsoak deu­sez­tatu egin ditu, guztiz. 

Goierri Busen isuna, aldiz, 7.534 eurora murriztu du.

Escudero Anaien eta J. Apao­laza Autobusen berri ez dute eman publikoki, oraindik.


Kalkulu berriaren zain

Sententzia jasota, 30 eguneko epea izan dute enpresek kasa­zio-errekurtsoa jartzeko. Bitar­te­an, Lehiaren Euskal Agen­tzi­ak berkalkulatu beharko ditu isunak, betiere, EHJAG-ren pro­posamena kontuan izanda. 


EHJAG-REN ISUN PROPOSAMENAK

- ALUSTIZA BIDAIAK: 23.902 euro (konfirmatuta).

- ARTEONDO AUTOBUSAK: 81.888 eurora arte.

- IRUN-HONDARRIBIA HIRI BUSA: 237.019 eurora arte.

- AIZPURUA AUTOBUSAK: 318.331 eurora arte.

- DIEZ AUTOBUSAK: 44.941 euro (konfirmatuta).

- AUTOBUSES GARAYAR S.A.: 339.438 eurora arte.

- IPARRAGIRRE AUTOBUSAK: 49.281 euro (konfirmatuta). 

- URPA: 63.819 eurora arte.

- AVITRANS: 20.000 eurora arte.

- BENGOETXEA AUTOBUSAK: 19.396 euro (konfirmatuta).

- GOIERRI BUS: 7.534 euro.

- GOIERRIALDEA: 53.394 euro (konfirmatuta).

- GURE BUS: 68.241 eurora arte.

- TOLOSALDEA BUS: 77.071 euro (konfirmatuta).

- TRANSPORTES PESA: 277.800 eurora arte.

- UNITRAVEL: 62.515 eurora arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!