Gaurko partiduan zen erabakitzekoa, Berria Txapelketako erremonteko finalerdiak zein bikotek jokatuko zituzten. Baina osteguneko jardunaldiaren ondoren, dena erabakita geratu da, eta beraz, Zubiri goizuetarra finalerdietan izango da.
B multzoko bigarren
Ostegunean irabazi egin zuten Juanenea eta Labakak, 35 eta 31, Segurola eta Zalduaren aurrean. Horrela, 8 punturekin A multzoko aurreneko postuan geratu dira, eta dagoeneko ziurtatuta zuten finalerdeitarako sailkatzea berretsi zuten. Bigarren bikote sailkatua Ansa II eta Arruartek osatzen dute, 3 punturekin. Segurola eta Zalduak ez dute punturik bildu, eta Otaegi eta Garcesek jokatu ere ez dute egin, lesioa medio.
B multzoan, berriz, Etxarriren lesioak erabaki ditu finalerdiak. Izan ere, 5 punturekin eta jokatu ezinik geratu da, eta beraz, Etxarri eta Agirrezabala erretiratu, eta Aldabe eta Larrañaga izan dira multzoko aurrenekoak, 10 punturekin. Zubiri eta Azpirozek 7 puntu dauzkate, Goikoetxea eta Aizpuruk bezala, baina bi bikoteen arteko dueloan goizuetarrak osatzen duen bikotea gailendu zenez, beraiek egingo dute aurrera.
Gaur zortzi, finalerdiak
Gauzak horrela, gaurkoan ez da Promozio Txapelketari dagokion partidurik izango, eta zuzenean, finalerdiak ekainaren 8an jokatuko dira: Zubiri goizuetarrak, Azpirozekin, Juanenea eta Labaka izango ditu aurkari, eta Ansa II eta Arruartek, Aldabe eta Larrañaga. Finala hilaren 15ean izango da.