Lau t`erdikoan, fase erabakigarrian sartuta

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 1a, 02:00

Fase erabakigarrian sartu da, Gipuzkoako Lau t?erdiko Txa­pelketa; eta partidu garrantzi­tsuak izango dituzte, esku pe­lotari hernaniar eta astigartarrek, asteburu honetan.

Nagusietan, bi hernaniarrek daukate zita, final zortzirenekin: Iñigo Labakak Altzon jokatuko du bihar, 12:00etan, Intxurreko Aizpitarteren kontra; eta Iñigo Urkizuk ere bihar, 17:30etan Hernanin, Tolosako Saralegiren kontra.

Jubenilen artean, berriz, Xabier Salaberria hernaniarra ariko da, Hernanin bertan bera ere, 17:00etan hasita. Tolosako Amiano izango du aurrean, se­mifinalaren bila.

Kadeteetan, bost partidu

Eta kadeteetan, azkenik, bai­la­rako bost pelotarik daukate hitzordua, final zortzirenekin. Eñaut Lizeaga astigartarrak, To­losan jokatuko du gaur, arra­tsaldeko 16:00etan, Amiano to­losarraren kon­tra. Eta Tolo­san ariko da Unai Albeniz hernaniarra ere, 17:00etan, Amun­da­rainen kontra. Ekain Lizea­ga astigartarra, berriz, Astiga­rra­­gan ariko da bihar, 11:00etan, Ilunpeko Labakaren kontra. Eta Hernanin jokatuko dute, beste bi hernaniarrek: Mattin Arluziagak 16:00etan, Behar Za­­nako Aranbururen kontra; eta Unax Uitzik 16:30etan, Oiarpe­ko Etxeberriaren kontra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!