Euskadiko Txapelketa gaur, Naia Mangasek

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 1a, 02:00

Zita garrantzitsua dauka gaur, Naia Mangas txirrindulari her­naniarrak. Izan ere, Euskadi­ko Txapelketak jokatuko dira goizean, Ugaon; eta kadete mailakoan ariko da bera. Abiatzen aurrenekoak izango dira, goizeko 09:00etan; eta ondoren abiatuko dira, 11:00etan, junio­rrak, 23 urtez azpikoak eta eli­te mailakoak.

Kadeteen kasuan, 46 kilometrokoa izango da ibilbidea, Ugaon hasi eta bukatuta, eta bi aldiz igo beharko dute Sa­ra­sola mendatea; azkeneko aldiz, helmugatik 12 kilometrora.

70 bat txirrindulari ariko dira, kadete mailako proban. Eta beste 90 partehartzaile inguru izango dira, gainerako hiru kategorietan.


Mutil jubenilek, bi etapa Idiazabalen, egun berean

Gaur daukate zita, mutil jubenilek ere. Eta beraiena, ez da ohi­ko lasterketa izango: bi eta­pa egingo dituzte egun berean, ia bata bestearen segidan. Idia­zabalen ariko dira, arratsaldean, Idiazabal Saria lehiatzen. Aurrena, 15:00etan hasita, 53 kilometroko etapa izango dute, helmugatik 7,5 kilometrora Liernia mendatea igota. Eta ondoren, 17:30etan, ba­karkako erlojupeko laburra izango dute, 4 kilometrokoa.

Mutil kadeteak, berriz, Zu­maian ariko dira, gaur goizean. 10:30etan abiatuta, 57 kilometroko ibilbidea osatuko dute.


Infantil eta alebinek, mendi bizikleta proba Irunen, eta errepidekoa Anoetan

Eta gaztetxoenek, azkenik, bi proba ezberdin izango dituzte, gaur bertan. Batetik, mendiko bizikletarekin ariko dira, Iru­nen, 16:30etan ha­sita. Eta bestetik, ordu berean, errepideko pro­ba izango dute Anoetan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!