Kontzertu berezia izango da gaur udaletxeko areto nagusian. Aurreko urteetan bezalaxe, Hernani Musika Eskolaren eta Musikene Goi Mailako zentroko elkarlanari esker, gradu amaierako kontzertua eskainiko du Oskar Ovejero (Bilbo, 1997) txistulariak. Arratsaldeko 19:30etan hasita izango da, udaletxeko areto nagusian.
Herriko txistulari bat, harekin
Gradu amaierako kontzertua denez, Ovejero izango da protagonista nagusia, eta kontzertua osorik eskainiko duena. Dena den, bakarlari gisa aritzeaz aparte, laguntzaileak ere izango ditu, Musikeneko ikasleak, haietako batzuk. Akordeoiarekin lagunduko diote, baita beste txistulari batzuekin ere. Tartean izango da hernaniar bat: Haritz?Ezeiza.
Kontzertua igandean, hernaniarrek
Txistu doinuek jarraipena izango dute asteburuan. Hain justu, udaberriko kontzertua eskainiko dute etzi Leokadisti Txistu Taldeko kideek. Udaletxeko arkupeetan izango da, eguerdiko 12:30etan hasita.