Herriarteko Txapelketan murgilduta daude Hernani eta Astigarraga, eta finalerdietarako txartela dute orain helburu, bi herriek. Aurrera egiteko aukera izango dute gaurko final laurdenetako partiduekin.
Helburu hori gertuago dute Hernaniko pala taldekoek, final laurdenetako joaneko partidua dagoeneko jokatua baitute. Bertan, 2-1 irabazi zion Andoaini, beraz, bueltakoa ere erraztu egingo dio horrek. Etxean jokatuko dute gainera, 20:00etan, frontoian.
Azpeitia bisitatuko dute, ordea, eskuzko taldeek. Gaur gaueko 22:00etan jokatuko dute, bertakoen kontra. Joan nahi duenarentzat, autobusa aterako da 20:30etan, Atsegindegitik (8 euro).
Astigartarrek, aldiz, eskuz bakarrik lortu dute final laurdenetan egotea. Etxean jokatuko dute gaur Zestoaren kontra, 19:15etan, Txomiñenean.