Isuririk ez, makina hondatuta

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 30a, 02:00

Astelehen goizean isuririk ez da izan, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak argitu duenez. Dioenez, hondatu egin da airearen kalitatea neurtzen duen makina, eta horregatik eman zituen ezohiko kopuru horiek. Gobernuaren arabera, ezohiko kopuru horiek sumatu zituztenean, Hernanira joan ziren saileko teknikariak, eta ohartu ziren makinaren akatsa zela. Konpontzen ari dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!