Nahiz eta eguraldia lagun ez izan, Urumea ikastolak urteroko ikasturte amaierako jaialdia antolatu zuen igandean. Goizeko 11:00etan hasi zen festa arratsaldera arte luzatu zen irakasle, ikasle eta gurasoen gozamenerako. Ikasleen emanaldiarekin hasi zen XX. mendeko musika eta dantzak gaiaren bueltan. Bazkaria, lanen erakusketa, jokoak eta DJ-a ere egon ziren.