Orona Ideon ate irekiak larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 29a, 02:00

Mondragon Unibertsitateak ikasturte honetako laugarren jardunaldi irekiak antolatu ditu, larunbatean, Orona Ideo gunean daukan kanpusean, goizeko 10:30etan hasita.

Kanpuseko hezkuntza es­kaintza ezagu­tzeko aukera izango dute batxilergoko lehe­nengo mailako ikasleek.  Ikas­turte honetako laugarren ate ire­kiak izango dira; hiru­ga­rrena, mar­txoan egin­ zuten. 


Bi ingenieritza gradu

Hain zuzen, bi gradu es­kain­tzen dituzte bertan, inge­nie­ritzak biak: Energia­ren inge­nie­ritza eta Eko­tekno­logia in­dustrialen in­genieritza. 

Goi mailako bi ikasketak, pro­gra­ma dualaren bitartez egi­teko aukera eskaintzen du Mon­dra­­gon Unibertsitateak Orona Ideon, hau da, aldi berean ikasi eta ho­rren inguruan lan egiteko au­ke­ra izaten dute ikasleek.  

Ikasketa horien nondik norakoak azaltzeaz gain, ikas­leek euren testigantzak eman­go dituzte, garatzen dituzten proiek­tuak azalduko dituzte eta unibertsitateko instala­kun­tzak erakutsiko dizkiete bertaratuei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!