'Gu ere bertsotan', gaur kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 29a, 02:00

Ikasturte  bukaerako ekintza bezala, bertso jaialdia izango dute Herri Eskolako ikasle haundienek gaur, asteaz­ke­nean. Arratsaldeko 17:00­etatik aurrera, bertsotan arituko di­ra Astigarragako Herri Esko­lako 5garren eta 6garren mailako ikasleak, kiroldegiko pista nagusian. Ekintza hau Udalak sustatutako  Gu ere bertsotan ekimenaren ba­rruan egingo da.

Banaka edo taldeka pasako dira mikrofonoaren aurretik, beraien ber­tso onenak bota­tzera.

Gu ere bertsotan ekimena, Astiga­rragako Udalak sus­ta­tzen du; eta Unai Muñoa bertso­lariak gidatuko du saioa. He­rritar guztiak daude gonbi­datuta, saioaz gozatzera.


Seigarren mailakoen gurasoek ere bilera gaztelekuan

Gaztelekuan ate irekiak egin ziren atzo seigarren maila­koentzat eta gaur gurasoekin bilera egingo da 18:00etan euskeraz eta 19:00etan gazte­laniaz. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!