Hernani errugbi taldea jardunaldi barneratzaileak antolatzen ari da eta bihar, maiatzaren 29an, Ezkiaga pasealekuan kirol inklusiboen sentsibilizazio saioa izango da. Arratsaldeko 18:00etan hasita, Gipuzkoa mailan kirol barneratzailean dabiltzan zenbait kirol talde etorriko dira eta postu ezberdinak jarriko dituzte herritar guztiek elkarren artean jolasteko aukera izan dezaten.
Ekainaren 8an, Inklusibo Txapelketa Euskal Herria eta estatuko taldeekin
Ekainaren 8an III. Inklusibo Txapelketa izango da Landaren. Aurten euskal taldeez gain (Getxo errugbi taldea, Gaztedi Rugby taldea eta Unibersitario Bilbao) estatuko zenbait taldeen bisita edukiko dute: Almeriako URA CLAN, Toledoko Quijote rugby club, Las Rozaseko Industriales eta Cullera CLAN Espurna.
Ikastetxeetan ibili dira solasaldiak ematen
Aurtengoan ere Hernani rugbi elkarteak inklusiorako urratsak ematen egitasmoarekin aurrera jarraitzen dute.
Aurten zenbait ikastetxetan ibili dira hainbat ikasleekin inklusioaren inguruan solasean. Urnietako salesiarretan edo eta Easo Politeknikoan, gizarteak historian zehar eman dien erantzuna aztertu dute.