Urumea garbitzeko auzolana antolatu da larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 28a, 02:00

Gozatu, zaindu, elkarbanatu! goiburupean Urumea ibaia garbitzeko auzolana deitu da, larunbatean, ekainaren 1erako. Abañon izango da garbiketarako aukeratutako zatia. Bertan elkartuko dira 10:00etan eta lanean aritu ondoren, Aranon elkarrekin bazkalduko dute (bakoitzak etxetik ekarrita) eta talde jolasak antolatu dira.

Joateko asmoa dutenek izena eta NAN zenbakia bidali beharko ditu jalkikulturelkartea@gmail.com maiatzaren 30a baino lehen.

Beharrezko materiala antolakuntzak jarriko du. Oinetako erosoak eramatea gomenda­tzen da.

Auzolana egin aurretik eta ondoren argazkia ateratzea da asmoa #trashtagurumea hash­tagarekin elkarbanatzeko sare sozialetan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!