Hernani txapeldunorde, Euskadiko Jokoetan

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 28a, 02:00

Euskadiko Eskolarteko Jokoe­tan aritu zen larunbatean, Her­naniko neska infantilen boleibol taldea, Gipuzkoako liga ira­bazi ondoren. Eta Euskadiko txapeldunor­de izan da.

Sestaoko La Benedicta kirol­degian elkartuta, Arabako txapeldunen kontra aritu ziren aurrena, eta aurreneko puntu­etatik izan zen nagusi Hernani. 25-15 eskuratu zuen aurreneko jokoa, eta 25-17 bigarrena, partidua irabazteko.

Ondoren, Bizkaiako txa­pel­dunaren kontra jokatu zu­en; Sestaoko taldearen kontra, hain justu. Eta aurreneko pun­tuetan aurre egin zieten arren, bere maila haundia erakutsi zuen talde bizkaitarrak gero, eta bi jokoak irabazi zituen. Hori horrela, Euskadiko bigarren bukatu dute hernaniarrek, iaz baino koxka bat gorago, eta hori zuten helburu.


Neska jubenilek ezin, Gipuzkoako finaletan

Hernaniko neska jubenilek, be­rriz, Gipuzkoako Ligako finalak jokatu zituzten igandean, bai­na ezin izan zuten dominarik ekarri. Lizardi Zarautzen kontra jokatu zuten semifinala, eta 2-2 berdindu ondoren, joko era­bakigarrian akats asko egin zi­tuzten hernaniarrek, 14-16 gal­tze­ko, oso partidu luzean.

Eta segidan, 3-1 galdu zuten 3garren posturako lehia, Aran­tzazuko Amaren kontra. Ez zi­ren ondo aritu hernaniarrak; akaso, nekeak eraginda. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!