Espainiako Llaut Txapelketan aritu da Hernani Arraun Elkartea, asteburuan, neska absolutuen taldearekin. Eta final nagusitik kanpo geratu arren, pozik bueltatu dira, Valentziako Benidormetik.
Bikain ekin zioten txapelketari, hernaniarrek, larunbatean. Aurreneko kanporaketan, bere txanda irabazi zuten, nagusitasunez. Baina igandeko semifinalean, sei segundugatik egin zien ihes, final nagusirako txartelak.
Hori horrela, B finala lehiatu zuten, kontsolaziokoa, eta bigarren bukatu zuten, irabazleek baino lau segundu exkax beranduago bukatuta.