Asier Landart eta Irati Beorlegi garaile, Hernaniko proban

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 28a, 02:00

denontzat taldeak antolatuta, Denontzat Race obstakulu pro­ba izan zen larunbat arra­tsaldean Hernanin. Ia 300 par­te-hartzaile izan ziren Flo­rida auzoan barrena egin zuten proban. 

Elite mailako gizon eta ema­­­kumeen sailkapen orokorrean Asier Landart izan zen au­­rrenekoa; Ekain Nogueira, bigarrena; eta hirugarren postua lortu zuen Jon Fernan­dezek.

Emakumeen artean, Irati Beorlegi izan zen azkarrena; Nadia Zernott, bigarrena; eta Eider Alonso, aldiz, hirugarren iritsi zen. 

Taldeka ere lehiatu ziren, Denontzat Pro Team izan zen onena; ondoren, bigarren sailkatu zen Promesas Denontzat taldea, eta hirugarren, Denon­tzat Leyendas. 

Bereziki eskerrak eman dizkie boluntario, laguntzaile eta bazkideei. 

Proba izan bitartean, ateri

Eguraldi txarra izango zela us­te bazuten ere, probarako ater­tu egin zuen, eta ederki go­zatu ahal izan zuten parte-hartzaileek zirkuitu dibertigarri be­zain zorrotzarekin. Indarra, abilezia, esekitze-teknikak, erre­­sis­ten­tzia, punteria... uz­tar­tu behar izan zituzten partaideek. 

Korrikalari adituak eta ha­siberriak izan ziren, eta haiekin gozatu ederra hartu ahal izan zuten bertaratutakoek. 

Ikustera joan zirenei, parte-hartu zutenei eta bereziki, bo­luntario, laguntzaile zein bazkideei eskerrak eman dizkie De­nontzatek: «haiek gabe pro­ba egitea ezinezkoa litzateke». Errugbi elkarteari ere «eskerrak» eman dizkiete, «hasierako ibilaldiaren alternatiba gisa, bere instalakuntzak erabiltzen uzteagatik». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!