Europakoetan PSOEk irabazi du Espainian aldearekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 27a, 02:00

Europear hauteskundeak lehe­nengo aldiz Udal eta Foru Aldun­dikoekin batera egin ziren eta horrek partaidetzan izan zuen izugarrizko eragina, %45etik %64ra igo zen. Emaitzetan aipagarria da PSOEk irabazi dituela hauteskundeak Espainian 20 eserlekurekin. 

Euskal Autonomi Erkide­goan CEUS izan da alderdi boz­katuena eta Nafarroan  PSOE. Ezker Abertzalea Orain Errepublikak  koalizioaren ba­­rruan joan da eta guztira hi­ru ordezkari lortu ditu. Ho­rrek esan nahi du Pernando Barrena izango dela euro­parla­mentari, baita EAJko Izaskun Bilbao ere. EAJ, CEUS koalizioaren barruan joan da hauteskunde hauetara eta Bilbaoren ordezkaritza lortu dute. Gero, Maite Pagazaur­tun­dua hernaniarra ere europarlamentari izango da Ciudadanosekin. 


Bailara osoan Orain  ­Errepublikak garaile

Hernanin Europar Bata­su­neko parlamenturako hauteskundetan Orain Errepu­bli­kak taldeak lortu ditu boto ge­hien alde haundiarekin. Asti­ga­rragan, Ereñotzun, Aranon eta Goizuetan ere alderdi bozkatuena izan da. 

Europako hauteskundeak zirkunskripzio bakarreko hau­­­teskundeak dira, beraz Es­painia osoko datuak har­tzen dira kontuan ordezkariak bana­tzeko orduan. PSOEk 20 ordezkari lortu ditu, PPk ha­mabi, Ciudadanosek zazpi, Pode­mosek sei, Orain Erre­publikakek hiru, VOXek ere hiru, Junts por Catalunyak bi eta CEUSek bakarra. 

Lau zinegotzi gutxiago lortu ditu PPk eta PSOEk berriz sei gehiago, Ciudadanosek bost irabazi ditu eta Pode­mosek bat igo da. CEUS hirutik batera jeitsi da. Beraz, PSOEk erraz irabazi ditu hauteskunde hauek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!