EAJk irabazi du Gipuzkoan eta laukoak ez du inongo gehiengorik lortu Nafarroan

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 27a, 02:00

Gipuzkoako Batzar Nagu­sietako hauteskundeak EAJ-PNVk irabazi zituen Gipuz­koan. EH Bildu izan da bigarren PSE-EE hirugarren, Pode­mos laugarren eta PP bosgarren. Bost alderdi horiek lortu dituzte ordezkariak Foru Al­dun­dian. EAJk 20 batzarkide izango ditu  eta EH Bilduk 17. Bi gehiago lortu dituzte jeltzaleek eta berdin ezker abertzaleak. PSE-EEk batzarkide berdinak lortu du, bederatzi, eta Podemos alderdia sei izatetik laura pasa da. PPk bere batzarkidea mantendu du. 

Botoetan PNV eta EH Bilduren aldea 14 mila boto ingurukoa izan da. Jeltzaleek 130 mila botoak pasa dituzte dituzte eta Bilduk 115 mila baino gehiago lortu dituzte. %99,84arekin zenbatuta 130.035 eta 115.569 zituzten. Portzentaietan %35,61 eta %31,65. PSE-EEk 62.382 boto lortu ditu botoen %17,08rekin. Podemosek 32.574 boto lortu ditu, botoen %8,92rekin. PPk berriz 17.074 boto eskuratu ditu, %4,67rekin. 

Emaitza hauekin Gipuzkoan ez dira gauzak ezerrez aldatuko Gobernuan, bai ordea Nafarroan.
Alderdi abertzaleek emaitza onak izan dituzte Gipuzkoan eta Podemosek galdu du botoen portzentai nagusia.
Navarra Suma eta EH Bilduren arteko eserleku bat dantzan zegoen oraindik ere azken orduan.


Nafarroan Navarra Sumak 20 eserleku lortu ditu, PSE-EEk 11, Geroa Baik 9, EH Bilduk 7, Podemosek 2 eta I-Ek 1

Nafarroan berriz Navarra Sumak irabazi ditu Foru hauteskundeak 20 eserlekurekin Nafarroako Parlamentuan oraindik ere %100 zenbatu gabea zegoenean. Hala PSOE izan zen bigarren 11 eserlekurekin, Geroa bai laugarren bederatzirekin, Bilduk zazpi lortu zituen, Podemosek bi eta Izquierda-Ezkerrak bakarra. Azkenengo eserlekua dantzan zebilen Navarra Suma eta EH Bilduren artean. Hori bai,  orain arteko Nafarroako Go­ber­nuan egon den laukoak ge­hiengoa galdu du. Lauek 26 eskai­nu zituzten eta orain be­rriz 19 edo 20, azken eserleku ho­ri nork irabaziko duen zai.  Ge­roa Bai eta EH Bildu mantendu egin dira gutxi gora be­hera, baina Podemosen beherakada haundia izan da eta horrek PSOE­ren igoera ekarri du. 

Pode­mosek bost galdu ditu eta alderdi sozialistak berriz lau irabazi ditu. Orain, ikusi egin behar alderdien artean zein mugimendu dagoen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!