Herenegun jokatu zituzten Gipuzkoa Bertsotan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren sailkapen faseari zegozkion azkeneko bi saioak, eta, berriro ere, albiste onak izan ditu Hernaniko Iraulio Panttalone Bertso Kabiyak.
Dagoeneko bazituen hiru sailkatu: Eñaut Martikorena, A multzoan, eta Iker Ormazabal eta Asier Azpiroz Axpi zubietarra, B multzoan. Eta asteburu honetako saioen ondoren, beste hiru ditu, baita ere: Eli Pagola, Iñaki Zelaia eta Andoni Mujika.
Nahiz eta ez duen asteburu honetan lehiatu, Andoni Mujikaren txartela kolokan zegoen. Azkenean, 17garren sailkatu da A multzoan, eta beraz, juxtu, baina barruan da.
A multzoaren Bergarako saioan izan ziren, ordea, Eli Pagola, Oier Iurramendi eta Beñat Mujika. Pagola besterik ez da pasa.
B multzoan, Iñaki Zelaia Donostian izan zen, eta saio ona eginda, berak ere lortu du sailkatzea, 339 punturekin.