Badauzkate saridunak. Berriak merkatari eta ostalarien elkarteak 500 euroko saria banatu du herriko saltokietan Hernani Txartela erabili dutenen artean, eta dagoeneko atera dira bi saridunak. Ainhoa Iruretagoyena izan da horietako bat, Nekane Estetikan erosketa egiteagatik. Eta bigarrena, Jose Ignacio Escudero izan da; Errioguarda Enea jatetxean ordaindu zuen Hernani Txartelarekin.
Pasa den astean banatu zituzten sariak Hernaniko Nafar Ruralaren bulegoan. Bertan izan ziren Mertxe Jimenez, Berriakeko teknikaria; Unai Mendizabal, Nafar Ruraleko zuzendaria; Nekane Lizarribar, Nekane Estatikako jabea; eta Elena Izagirre, Errioguarda Enea jatetxeko jabea.