Telmo Iruretak hasiera, errugbi barneratzailearen ekintzei

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 27a, 02:00

Duela urte batzuk murgildu zen Hernaniko Errugbi Elkartea errugbi barneratzailearen munduan, eta ordutik, gizarte barneratzaileago bat eraikitzea izan dute helburu. Bide horretan, hainbat ekintza egingo dituzte aurten ere; aurrenekoa ostiralean izan zuten. Telmo Irureta aktore zumaiarraren eskutik, monologo saioa izan zuten Kixkalen. Datorren ostiraleko sentsibilizazio saioak emango dio jarraipena; arratsaldeko 18:00etan hasita izango da, Tilosetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!