Hernanin Aire Garbia plataformak antolatuta, kutsadurak osasunean daukan eraginaz, eta bereziki, airearen kalitateaz hitz egin zuten txandaka ostegunean, Aitana Lertxundi, Jesus Mari Ibarluzea eta Marcos Tolosak, Ainhoa Zalduaren gidaritzapean. Besteak beste, igorlearen arabera, ematen diren datuak desberdinak direla aipatu zuten, eta baieztatu, airearen kutsadurak eragin zuzena duela, osasunean.