Erreka garbitzeko zita, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 26a, 02:00

Gozatu, zaindu, elkarbanatu! izenburupean, Urumea erreka garbitzeko zita jarri dute larunbaterako, ekainaren 1erako. Auzolanean egingo dute, Abañon. Goizeko 11:00etan elkartuko dira bertan, eta lanean aritu ondoren, Aranon bazkalduko dute elkarrekin, norberak etxetik  ekarritakoa. Arratsaldean, talde jolasak egingo dituzte bertan. Joateko asmoa daukanak, NAN zenbakia bidali beharko du maiatzaren 30a baino lehen: jalkikulturelkartea@gmail.com. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!