Santio Jaietarako gero eta gutxiago falta da, eta hori antolatzen hasteko, aurreneko bi bilerak deitu ditu Astigarragako Udalak. Ostegunean izango da aurrenekoa, eguerdiko 14:30etan, kultur etxeko areto nagusian. Bigarrenerako zita ere zehaztu dute; ekainaren 3an egingo dute, 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan.