Ikasturte bukaera iristen ari da ikasleentzat, eta hori ospatzeko egiten dituzten jaialdi-sortari emango diote hasiera gaur Urumea Ikastolako haur, irakasle eta gurasoek. Goizeko 11:00etan hasita izango da festa, eta arratsaldera arte luzatuko da.
XX. mendea musika eta dantzekin emanaldia, hasteko
Ikasleen emanaldiarekin ha?siko da festa, ohi bezala. Aurtengoan, XX. mendea: musika eta dantzak gaiaren bueltan antolatu dute ikuskizuna.
Ondoren, eguerdiko 12:00etatik 13:00etara Txoborro magoak patioan eskainiko du saioa. Eta ordu horretan bertan irekiko dute ikasleek egindako lanen erakusketa, gimnasioan; eguerdiko 13:15ak arte ikusi ahal izango da.
Eguerdiko 14:00etan bazkalduko dute. Piknik formatuan izango da, hau da, familia bakoitza bere otorduaz arduratuko da.
Bazkalostean, arratsaldeko 15:00etatik aurrera, puzgarriak jarriko dituzte txikienentzat. Eta 17:00etatik 19:00etara, DJ Mikelek girotuko du festaren bukaera, gazte nahiz helduentzat.