hilabete besterik ez da pasa herritarrek azkenekoz bozkatu zutenetik. Apirilaren 28an izan zen hori; Espainiako Kongresu eta Senaturako eman zuten botoa. Orain, urteko bigarren aukera izango dute herritarrek, haien ordezkariak hautatzeko.
Eta ez da nolanahikoa izango; izan ere, hiru hautetsontzi bete beharko dituzte: Udaletakoa; Batzar Nagusietakoa, Hernanin, Astigarragan eta Ereñotzun, eta Nafarroako Parlamentukoa, Arano eta Goizuetan; eta Europako Parlamentukoa. Ereñotzun beste bat ere izango dute: Auzo Alkatetzarena.
Eskubide hori gauzatzera deituta daude, hain zuzen, 21.264 herritar: 15.749 hernaniar (tartean, 478 ereñotzuar) , 4.827 astigartar, 587 goizuetar, eta 101 aranoar.
Hernaniarrek zazpi hautesleku izango dituzte, herrian zehar banatuta; horietan, denera, 22 mahai izango dira. Ereñotzuarrek Auzo Etxean emango dute botoa, mahai bakarrean.
Mahai bakarra izango dute, baita ere, aranoar eta goizuetarrek. Aranon, udaletxeko batzar aretoan jarriko dute bozkatzeko lekua; eta Goizuetan, aldiz, eskolan.
Herri Eskolara joan beharko dute, baita ere, astigartarrek. Bertan, sei mahai jarriko dituzte, aurreko hauteskundeetan bezalaxe.
Hautagai bakarra, Ereñotzu, Arano eta Goizuetan
Alkategaiei dagokienez, bost aukera izango dituzte hernaniarrek:?Xabier Lertxundi (EH Bildu);?Andoni Amonarraiz (EAJ-PNV); Jaione Aristregi (Elkarrekin Podemos-Orain Hernani!); Ricardo Crespo (PSE-EE); eta Cristobal Carretero (PP). Gogorarazi behar da, 20.000 biztanleko langa pasata, 17 zinegotzi izatetik 21era pasako dela Hernaniko Udala.
Bat gutxiago, lau zerrenden artean hautatu beharko dute astigartarrek: Xabier Urdangarin (EH Bildu), Zorione Etxezarraga (EAJ-PNV), Mikel Duran (PSE-EE), eta Jacobo Caparros (PP).
Hautagai bakarraren artean erabaki beharko dute Arano eta Goizuetakoek. Aranon, Joxan Ruiz (Herriz Aierriz) da hautagaia; eta Goizuetan, Unai Miranda (EH Bildu).
Ereñotzuko Auzo Alkatetzarako ere, hautagai bakarra izan da: Unai Erroitzenea (Ereñotzu Ekinez).
Gipuzkoako Batzar Nagusien kasuan, 6 hautagaitzen artean erabaki beharko da; Nafarroako Parlamenturako, 11; eta Europako Parlamenturako, aldiz, 32.
HAUTESKUNDE-MAHAIAK
HERNANI
- Laubidieta Ikastola: 10A-10B ETA 15U sekzioak.
- Elizatxo Ikastola: 7A-7B eta 12U sekzioak.
- Larramendi kalea: 6U sekzioa.
- Biteri kultur etxea: 1U, 2A-2B, 3U ETA 11U sekzioak.
- Haur Eskola: 13A-13B, 14U eta 16A-16B sekzioak.
- Beterri (lehen Gabriel Zelaia ikastola): 4A-4B eta 5A-5B sekzioak.
- Udal eraikina (Zikuñaga bailara): 8U sekzioa.
EREÑOTZU
Ereñotzuko Auzo Udala: 9U sekzioa.
ASTIGARRAGA
Astigarragako Herri Eskola (eraikin berria): 6 mahai.
ARANO
Udaletxeko batzar aretoa: mahai bakarra.
GOIZUETA
Eskolan: mahai bakarra.